Aurtengo denboraldia ere, sagardo berria botila garden eta pitxarretan dastatuz hasi zuten bezeroek eta otsaila erditik aurrera, izan da zutitu eta txotxetik dastatzeko aukera. 2021arekin alderatuta, sagardogileek lanerako aukera gehiago izan dute.
Gogora dezagun 2021an itxi-ireki ibili zela ostalaritza, herri mugakideetara soilik mugitzeko aukera zegoela, eta eguerdian bakarrik izan zutela irekitzeko aukera hilabete luzez. Bataz beste, % 25 handitu dira sagardotegien erreserbak iaztik aurtengora. Irteera, dastatze eta bisita gidatuen inguruan, iazko urte osoko erreserba datuak gainditu ditugu dagoeneko Sagardotegi Denboraldian. Nabarmentzekoa da garai honetan dastatze gidatuek izan duten eskari kopurua. Lehenengoz sektoreak halakoak eskaini ditu eta hurrengo urteetan ere bide hori indartzen joango da.
Bezeroen kontsumo ohiturei dagokienean, azpimarratzekoa da joera aldaketa: eguerdiko zerbitzuak igo dira, eta gauetako zerbitzuak jaitsi.
Datu hauekin sektoreak positiboki baloratzen du 2022ko denboraldia eta hurrengo urteetarako
ere eskaintza egokitzen joango dira bezeroek urtero-urtero sagardo berria dasta dezaten eta sagardoak eskaintzen duen aukera guztia gozatu eta baliatu dezaten, sagardoak eskatzen duen begirunearekin beti
ere.