Arratiako Begitu hamaboskariak gaur bertan jarri du martxan bere webgunearen bertsio berria: begitu.eus, TOKIKOM Plataformaren gainean sortutakoa. Apirilean egindako Batzar Orokorrean TOKIKOMen bazkide egin ondoren, Begituk TOKIKOMen tresnak baliatu ditu bere presentzia digitala indartu eta eguneratzeko. Begituko lagunek gogoz heldu diote webgune berria martxan jartzeko erronkari, eta lantaldea ere handitu dute horretarako. Lankide berri bat gehitu dute taldean, Asier Abrisketa, eta bera arduratuko da webguneaz eta sare sozialen mantenuaz. Webgunea berritzeaz gain, Begituk kontuak ireki ditu hainbat sare sozialetan, hala nola Twitter, Facebook, Instagram eta Youtube. Pixkanaka-pixkanaka, ikus-entzunezko formatuan ere joan nahi dute batzen Arratian gertatzen denaren berri, idatziz jasotako
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Arratiako Begitu.eus ere TOKIKOM Plataformara batu da