“Legeak euskal komunikazio sistema propio eta burujabea babestu behar du”

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2021ko uzt. 15a, 19:23

"Legeak euskal komunikazio sistema propio eta burujabea babestu behar du" 1

TOKIKOMen presidenteak, Iban Arantzabalek, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldietan parte hartu du gaur Bilbon, euskararen erabilera normalizatzeko EAEko legearen eragina eta baliagarritasuna aztertzeko, lege horren 40. urteurrenaren atarian. Arantzabalekin batera, euskal politika eta gizarteko puntako pertsonek hartu dute parte jardunaldian, administrazio publikoen, hezkuntzaren eta hedabideen sektoreak ordezkatuz. Besteak beste, EAEko lehen lehendakariordeak, Josu Erkorekak, legearen beraren erredakzioan zuzenean parte hartu zuenak; Hezkuntza sailburuordeak, Begoña Pedrosak, eta EiTB Mediako zuzendariak, Ibone Bengoetxeak hartu dute hitza Iban Arantzabalekin batera. Legearen urteak eta hedabideenak, eskutik Arantzabalek gogorarazi du toki komunikabideen sektoreak eta Euskara Normalizatzeko Legeak adin berbera dutela, gaur egun bizirik.

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: “Legeak euskal komunikazio sistema propio eta burujabea babestu behar du”

BIDEOA

Osorik irakurri

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!