Tolosaldeko KIUB Saritua 2025eko Euskadi Kontsumo Sarietan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldeko Kontsumo Udal Bulegoa 2025eko azaroaren 25a

Tolosaldeko KIUB 2025eko Kontsumoko Euskadi Sarien I. Kategorian aukeratu dute hurbiltasuna eta eraginkortasuna erakusteagatik kontsumitzaileen eskubideak babesten: "Kontsumitzaileen babes handiagoa eta kontsumitzaile arduratsuak izateko prestakuntza lortzearen aldeko jarduketak".

Hori esanda, eta KIUB-eko arduraduna naizen aldetik, nire esker ona adierazi nahi dut; izan ere, benetan, asko eskertu behar diet pertsona eta erakunde askori. 

KontsumoBIDEri, bere profesionalei eta epaimahaikideei, Tolosaldeko KIUBak egindako lanean jarritako konfiantzagatik, urte hauetan guztietan egindako ahaleginaren eta egindako lanaren aintzatespen gisa sari hau jasotzeko.

Herritarrei, KIUB-etik jasotzen duten zerbitzuaren balorazio bikaina egiten dutelako beti; horiei esker, KIUBak bizirik dirau.

Tolosaldeko 28 udalei eta horietako alkateei, zerbitzatzen dituzten herritarren ongizatearen, babesaren eta kontsumoaren arloko defentsaren mesedetan KIUBaren zerbitzuak jarraitzea ahalbidetzen baitute.

Tolosako Oria Ertzain-etxeari eta Ibarra, Tolosa eta Villabonako Udaltzaingoari, betiere Tolosaldeko KIUBarekin aktiboki lankidetzan aritzeko prest baitaude, haien zerbitzuak behar ditugunean.

EITB-ri, Tolosaldeko KIUB-ean duen konfiantza irmoagatik, bere ikus-entzuleei kontsumoaren arloko informazioa eta aholkuak emateko. Eta, bereziki, Juan Terol Goikoetxea kazetariari, KIUB-eko arduradun gisa EITB-rekin kolaboratzeko eta bere programetan parte hartzeko eman dizkidan aukera guztiengatik.

Euskadiko eta Estatuko gainerako KIUB-etako lankideei, baldintzarik gabeko babes-adierazpenak emateagatik.

Ibai Iriarte San Vicente Diputatuari, Tolosaldeko KIUBaren egokitasunean sinisteagatik bere garaian Eusko Legebiltzarrean agertzeko eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko apirilaren 27ko 4/2023 Legeari egin beharreko ekarpenak egiteko.

Horiek guztiek, salbuespenik gabe, gure erantzukizunarekin lagundu dute: kontsumitzaileen paperaren gaineko eskubideak eskubide erreal eta ukigarri bihurtzea. Eta horiei guztiei esker, egun, Andu Martinez de Rituertok -Tolosako Alkate eta Tolosaldea Garatzeneko Lehendakaria- eta Ainhoa Orrantiak -Tolosaldeko KIUBaren Arduraduna- sari bikain hori jaso dugu Javier Hurtado Domínguez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuaren eta Ana Maria Sánchez Herráez KontsumoBIDEko Zuzendariaren eskutik.

Tolosaldeko KIUBaren aldetik, eskerrik asko zuei guztioi!

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/106251#:~:text=Gaur%20banatu%20dira%20profesionalen%20bikaintasuna%20eta%20ibilbidea%20aitortzen%20dituzten%20Turismo%2C%20Merkataritza%20eta%20Kontsumoko%20Euskadi%20Sariak

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!