Emakumezkoen Urnieta Quel Abogados taldeko seniorrek hirugarren postuan amaitu dute Gipuzkoako txapelketako lehen fasea, La Salle Legazpiri irabazita (21-18). Igoera fasean sartu dira eta, aurrerantzean, gogor lehiatu beharko dute sailkapenean aurrera egin eta igoera eskura ahal izateko.
Gizonezkoen Urnieta Artola Harategiak, berriz, ezin izan zuen garaipena eskuratu Ordiziaren aurka (28-29). Urnietarrek garaipena esku artean zuten arren, azken txanpan, ordiziarrek maila hobea erakutsi zuten; presioari modu hobean aurre egiten jakin zuten.
Jubeniletan emakumezkoek garaipen garrantzitsua lortu zuten; bestalde, gizonezkoetan galdu egin zuten.