Artalekun garaipena lortu zuen Urnietako lehen taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2025ko urr. 10a, 08:46

Artxiboko irudia

Asteburu honetan Aloña Mendiren aurka ariko dira, 18:00tan hasita, Urnietako udal kiroldegian. Ligan porrotik ezagutzen ez duten bi taldeen arteko norgehiagoka izango da.

1. Lurraldeko senior gizonezkoa mailan, Urnieta Artola Harategia taldeak ligari ondo ekin dio. Soraluzeren aurka 23ko berdinketa lortu ostean, aurreko asteburuan garaipena lortu zuten Artalekun (27-30). Irungoen aurka partida zaila zen, gogoan baitzituen iaz izandako zailtasunak.

Hasiera-hasieratik partida serioa egin zuten urnietarrek, defentsan intentsitatez arituz eta erasoan asmatuz. Lehen abantailak lortu zituzten, baina ez zituzten atsedenaldira arte mantendu ahal izan, irundarrek markagailua berdindu baitzuten (13-13). Bigarren zatiaren hasieran UKEkoak izan ziren berriro ere alde txikia ireki zutenak markagailuan. Defentsak ia ez ziren existitzen eta bi taldeek erraz sartzen zituzten golak. Urnietarrek, halere, 3-4 goletako abantaila mantentzea lortu zuten. Azken txanpan, Txingudikoek ez zituzten urnietarrak larregi estutu, eta garaipena etxera eraman zuten.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!