Joan den denboraldian bezala, emakumezkoen Gorengo mailan ariko da lehian oraingoan ere Urnietako taldea. “Bizi osoa” darama Aloña de Torres Bilbaok klubean eta gorritxoen kapitaina da erdilaria. Begi onez ikusten du urnietarrak aurtengo entrenatzaile aldaketa, “ikuspuntu ezberdinak eta entrenatzeko modu ezberdinak” sortuko direlako. Bide batez, “gogotsu” daude, “ilusioz”, denboraldiarekin hasteko: “Espero dugu, behintzat, igoera-fasera iristea eta ahal dugun hoberen lehiatzea”.
Emakumezkoen futbolari bultzada emateko deia luzatu die De Torresek zaletuei
Lehen partida, etxetik kanpo
Emakumezkoek Euskalduna izango dute aurkari, Andoaingo Ubitarten, iraileko azken asteburuan.
- Euskalduna-Urnieta
Irailak 27, larunbata. 16:30.