Berdinketa, gorengo mailako taldeetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2025ko urr. 6a, 08:53

Artxiboko irudia

Jubenilek eta senior mailako taldeek puntu banarekin amaitu zuten jardunaldia.

Erregional gorengo mailan ari dira Urnieta KE-ko lehen bi taldeak. Emakumezkoek 2-2 berdindu zuten etxean Santo Tomas Lizeoaren aurka. Gizonezkoek emaitza bera lortu zuten Hondarribian.

Jubeniletan, Lengokoak eta Urnieta gorengo mailako taldeen arteko partida ere berdinketarekin amaitu zen: 1-1.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!