Garaipenaren bidetik jarraitzeko aukera, larunbat arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2025ko urr. 17a, 12:00

Artxiboko irudia

UKE futbol taldeko bi taldeek garaipena eskuratu zuten aurreko asteburuan. Bide beretik jarraitu nahi dute hurrengoan.

Emakumezkoen Erregional gorengo mailan, Urnietako neskak garaile izan ziren Martutenen (1-3). Eta garaipenaren bidetik jarraitu nahi dute, Zarautzen aurkako partidan. Etxean ariko dira larunbatean, 17:00etan hasita. Zarautz taldeak ez du oraino punturik lortu.

Gizonezkoen Gorengo maila: Mutilak | Urnieta 3-2 Mariño

Gizonezkoen Gorengo mailan, Urnietak ere hiru puntuak lortu zituen Mariñoren aurka. Larunbat honetan Rotetaren zelaian jokatuko dute, 15:30ean hasita. Sailkapenean 4. eta 5. postuan daude, hurrenez hurren. Parekotasun handikoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!