Erregional Gorengo Mailan, 1. multzoan, Urnietako mutilak sailapenaren 3. postuan dira aurreko asteburuan Rotetaren zelaian garaipena eskuratu ostean (2-3). Hamar puntu dituzte sailkapenean, hiru garaipen eta berdinketa bat lortuta. Bada, Santo Tomas Lizeoa hurrengo aurkariak ere estatistika bera du. Beraz, larunbat arratsaldean (18:15), parekotasun handia erakusten ari diren bi taldeen arteko partida jokatuko da Urnietako zelaian.
Emakumezkoen erregional Gorengo Mailan, bestalde, Urnietak Zarautz B-ren aurka berdinketa lortu zue (1-1) etxean. Eta igande honetan Usurbil taldearen bisitaldia jasoko dute (11:50). Bi puntuko aldea dago bi talderen artean. Urnietak, garaipena eskuratuko balu, urrats sendoa emango luke sailkapenean.
Jubenilen Gorengoa Maila
Gorritxoek Añorgaren zelaian galdu zuten (2-1) aurreko asteburuan. Seigarren jardunaldia etxean jokatuko da, larunbat arratsaldean (15:30), Kostkas Bren aurka. Sailkapenea atzean da aurkaria, une honetan. Hiru puntuak lortzea da helburua.