Pintxoak, zinema eta rol-jokoak, Zilegi Astean

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako AEK

Zilegitarrek astebeteko dieta osasuntsua egiten jarraitzen dute!

Medikuak aholkatuta, atzo arratsaldean udaberriko pintxoak egin zituzten Juani Vegaren laguntzarekin (adi, tabernari, akaso Juaniren sekretuak interesatuko baitzaizkizu).

Baraualdi motz baten ondoren, gaur goizeko gosarian zinema dosi eder bat ahoratu dute. Igor Salutregi polifazetikoak (euskara irakasle ez ezik, zinemagilea ere bada, besteak beste) zinemaren barrunbeetara eraman ditu ikus-entzuleak. Amaieran, 2025eko Fant zinemaldia irabazi berri duen "Presencia" filma proiektatu du Igorrek (horretarako baimena zuen, berak bere buruari zilegitasuna ematea nahikoa baitzuen), eta bertaratutako katu guztien txalo-zaparrada jaso du.

Gaur 15:30ean Euskal Musikagintzaren Historia Laburra hitzaldia emango du Andoni Tolosak, eta 18:00etan Rol Jokoak tailerra izango dugu kiroldegiko boxetan Nahiko Arraizak gidatuta. Bi saioetarako izen ematea irekita dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!