Arratsaldeko saioan, Nahiko Arraiza urnietarrak rol jokoetara zaletu zituen bertaratuak. Habitantes de Insmouth elkarteko kideak rol jokoetan euskaraz aritzeko aukera eman zien, eta 859. urteko eskandinaviar herrialdeetara bidaiatu zuten espedizio zirraragarri eta gogoangarri batean.
Amaitzeko, gaur arratsaldeko 19:00etan Tukutun taldekoek txalaparta tailerra emango dute Plazido Muxika plazan. Eguraldi iragarpena ikusita, estalpea beharrezkoa izango da kolpe eta erritmo (des)sinkronizatuak lau haizetara zabaltzeko. Beraz, badakizue, txalaparta berri-berriak zein zahar-zaharrak jotzeko gogoa izanez gero, badakizue nora jo.
Gu bagoaz, baina Euskaraldiak girotuko ditu herriko txoko asko datozen egunetan. Zilegitar, belarriprest zein ahobizi: bejondeizuela!