Aurten tinko borrokatu dugu nahi dugun herria lortu nahirik. Ez dugu akaso beti asmatu, baina askotan, boterearen indarrarekin, ezinaren ezinez ere aritu gara. Ikusi dugu herritarrak elkarren kontra jartzen, sentitu dugu boterearen hatzamarra gure herrian arrastoa uzten….Ordenantza fiskalen %2,9ko igoerak herritarren ekonomia zailduko dute eta oraintxe bozkatzera goazen aurrekontuek ez diote herritar guztien beharrei behar bezala erantzuten, nabarmenki. Eta guk, hauxe eskatzen dizugu, indarra eman diezaguzula honakoak egin ditzagun, ahotsa herritarrek entzun gaitzaten, eta bidea, maite dugun herria zaintzen ahalbidetuko gaituena:
- DBHko eraikin berriak 8000m2 izan ditzala, hezkuntzan hasten delako dena.
- Gazteentzat bilgune izanen den gunea gaitzea. Horretarako baditu herriak eraikin hutsak, besteak beste: Mikaelaenea, apaizarena zen etxea…..
- Etxebizitzak eta alokairuak eskuragarri izan daitezela
- Parke estalia, familiak haurrekin jolas daitezen.
- Berdintasuna borrokatzeko partida jeitsi beharrean igotzea, sinisten dugun hori egi bihurtzeko.
- Euskara sustatzeko bideak gaitzea, geurea delako, maite dugulako. Plazetan, euskara entzun dadila!
- Kaleetako bizitza diren merkatari eta ostalariei partida jeitsi beharrean, mantentzea eta aditu bat kontratatzea tinko lanean, pertsianak igotzen hainbesteko indarra egin behar ez dezaten.
- Oker ipinitako bankuetatik(eserlekuetatik) ikusten den herria zuzentzeko, hainbesteko gastua egin ordez komunikazioan, herri zaindu, anitz, berdinen herria, euskalduna eta librea izaten lortzeko inbertituko genuke.
- Kiroldegia denona izatea nahi genuke, kirol desberdinak eta inklusioa landuz.
- Kudeaketa publikoarekin, herriarena herriarentzat.