Aldagelak: Komuna barruan. Higiene beharrei intimitate bermez aurre egin ahal izateko; haurrentzat pardelak aldatzeko lekua; entxufeak lehorgailuak edo antzekoak erabiltzeko (orain bi daude aldagelako), ile lehorgailuak (bakarra dago orain aldagelako), zakarrontzi desberdinak. Horia bakarra dago orain; dutxetan xaboiak uzteko apalak, orain lurrean utzi behar dira; ez dago leihorik edo aireztatze naturalik. Hau ezinbestekoa ikusten dugu.
Segurtasuna: Igerilekutik aldageletarako bidea irristakorra da bustia dagoenean. Tratamentua beharko luke.
Makina gelak: Makina piloa badago, baina leihorik ez. Aireztatze naturalik ez dagoenez, emergentziako atea zabalik uztea erabaki du egun hauetan erabiltzaileak. Aireztatze egokia ezinbestekoa dela garbi erakutsi digu pandemiak; Ispiluak: Ariketak egitean zuzen egitea edo ez, ispiluek erakusten digute.
Igerilekua: Kanpotik dena ikusten den itxidura dago. Honek intimitatearen babesik ez du ematen eta itxidurak kanpotik ikusten ez dena izan beharko luke; “Jan-edanen” postua: ez du inork hartu eta ez zaio irtenbiderik eman. Saiakera egin beharko litzateke.
Padel pistak: Sarea falta du
Beste kirolak: Badira urnietarrak ping-pong eta antzeko kirolak egiten dituztenak. Hainbeste metro kuadrok ematen dute galdeketa bat egin eta interesekoak diren jarduera gehiago jartzeko.