Saletxeberri-berri

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako EH Bildu 2022ko uzt. 12a, 10:26

Saletxeberri-Berrin agertu diren pankartek sortu duten zalaparta ikusita eta berauetan bustitzeko eskatzen zaigula ikusita, herriari gure jarreraren berri ematea erabaki dugu, duela 21 urte egin zen legez kanpoko ekintza baten aurrean.

  1. Saletxeberriko eta Urnietako inor ez da gurekin harremanetan jarri gure jarrera galdetzeko.

  2. Urnietako EHBilduk ez du inolako erantzukizunik Saletxeberriren gainean, izan ere:
    A. Duela 21 urte, EAJk bere kabuz hartu zuen erabakia, eta ez du publikoki onartu zuzentzeko gai ez den legezkontrakotasuna.
    B. Gaur egun, EAJ gehiengo absolutuan dago eta ez du oposizioarekin ezertarako kontatu pankartak agertu arte.

  3. Gaur egun Saletxeberriko herritar guztiek erosketaren lehen egunetik ezagutzen zuten epai bat dago. Legearen arabera, hirugarren sektoreko erabilera bat eman diezaiokegu gune horri, hala nola: hotela, jatetxea eta abar. Herritar orok egiazta dezake hori plan orokorrean. Urnietako komunitate osoarentzat positiboak diren legezko erabakiak baino ez ditu babestuko oposizioak.

  4. Urnietako EHBilduk, nahi duenak, bilera bat egitera deitzeko gonbidapena luzatzen dugu, gure jarrera azaltzeko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!