Horien artean Hauteskunde Batzordeko ordezkariak bozkatu dira eta Mikel Izagirre Rekondo eta Ainhoa Jauregi Cabezon izan dira bilkideek hautatutako ordezkariak.
Hurrengo pausoa alkatetzarako zerrendaburua aukeratzea da eta horretarako urtarrilak 16tik 29rako tartea izango dute hautagaiek beren burua aurkezteko.
Urnietako EH Bilduk prozesu hau modu gardenean informatuz eta bere kidegoarekin batera aurrera eramateko asmoa eta konpromisoa izango ditu gida lerro.