Gaiak badu urgentzia eta garrantzia, izan ere biribilgune hori A15-aren bi sarrera eta irteeren artean kokaturik dago, industria gune zein harrobiko beharrezko sarrera eta irteera da eta berriki ireki den gasolindegi erraldoira iristeko beharrezko pasa gunea ere bada.
Biribilguneak dituen trafiko handi hauek, bizikleta erabiltzaile zein oinezko askorekin elkarbizitzan daude, izan ere biribilgune honetatik Andoaindik datorren bide gorria eta Urnietako oinezko osasun bideak igarotzen dira. Guzti honi, denbora laburrean Lasartetik datorren Plazaolako bide berdearen zabaltzeak ekarriko duen oinezko, zein bizikleta erabiltzaileen gehitze nabarmena gehitu behar diogu.
Irurain gainean egunero bizi izaten dira arrisku egoerak, horregatik, aurkeztu genuen mozio horretan, alde batetik, GI-3722 errepidearen jabegoa duen, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta konkretuki EAJren menpeko den Azpiegitura Departamentuari, Irurain gaineko biribilgunean bizikleta erabiltzaile zein oinezkoen segurtasuna bermatuko duen esku hartze urgentea egin dezala eskatzen genion.
Bestetik, eta biribilgunera iristeko ibilbideak Urnietako Udaleko eskumenekoak direla jakinik, eta leku hauetan ere segurtasun arazoak sortzen direla jakitun, Urnietako EAJk eta PSE-k osatzen duten Udal Gobernuari eskatu genion, Ergoien industria poligonoan, bizikleta erabiltzaile zein oinezkoentzat izango den
bide berezitu bat sortu dezala eta Ergoien poligonotik Iruraingo biribilgunera iristeko dauden espaloiak, zabaldu ditzala.
Urnietako EAJk zein PSE-ek Gipuzkoako Foru Aldundiari EH Bildutik proposatu genuen eskaeraren alde egin bazuten ere, euren ardurei uko eginaz, Ergoien industria poligonoan, bizikleta erabiltzaile zein oinezkoentzat izango den bide berezitu bat sortzeari zein Ergoien poligonotik Iruraingo biribilgunera iristeko dauden espaloiak zabaltzeari ezetz bozkatu zuten.
Urnietako EH Bildun, Udal Gobernuaren jarrera ulergaitza egiten zaigu, izan ere udal politikak aurrera eramateko beharrezkoa deritzogu ardurak partekatzea. Urnietako EAJ eta PSE-ek aldiz EH Bilduk proposatuta Aldundiari euren zatia konpontzeko eskatzen badiote ere euren ardura eta eskumenekoa den zatia konpontzeari uko egiten diote.
Nolanahi, eta Irurain gainean bizikleta erabiltzaile zein oinezkoen segurtasuna bermatzeko helburuz, Gipuzkoako EH Bilduk, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Azpiegitura Batzordean, Irurain gainean bizikleta erabiltzaile zein oinezkoen segurtasuna bermatuko duen behin betiko esku hartze urgentea eskatuz, ebazpen proposamena aurkeztu du berriki eta datozen asteetan eztabaidatuko da.
Urnietako EH Bildutik adi, jarraituko dugu eztabaida.