Bat Egin Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako EH Bildu 2026ko maiatzaren 13a

EH Bilduk Buruntzaldeko kideak, tartean Urnietako kideak ere, bildu ditu Usurbilen Bat Egin Egunaren testuinguruan. 

EH Bildurentzat, instituzioetan egotearekin batera oinarri-oinarrizkoa da herrigintza, kale presentzia, bere DNAn dago. Komunitatea biltzearekin batera, hori da, besteak beste, Bat Egin Egunekin aldarrikatu nahi duena. Politikaren desafekzio garaietan gertuko jarduna are garrantzitsuagoa da. Ildo beretik ari da EH Bildu ehunka eragilerekin Nazio Elkarrizketa deritzon entzute ariketa egiten. Usurbilgo ekitaldian EH Bilduren Gipuzkoako arduradun politiko Nekane Zinkunegik hartu du hitza, eta aipatutako ildo horretan gertuko lana goraipatu du: “Titular kolpeen eta memeen garaiotan, guk aurrez aurreko harremana, ahoz aho transmititzen eta eskuz esku egiten den lana...”. Gogora ekarri du, halaber, EH Bilduren herriarekin aipatutako lotura, III. Kongresuan, lehentasunezko apustutzat izendatu zena. Ospatzeko eguna ere izan da. “Esku bete lan dugu, baina lortu dugun guztia ospatzeko eta lortuko dugunaz konspiratzeko lagunartea ere ezinbestekoa da, eta giro sano horren erakusle Usurbilen bildutako jendea”, esan du Zinkunegik. “Herrialdeko lehen Bat egin eguna, egitarau oparoarekin, eta Bilgune berri baten irekierarekin, EH Bilduren izaera herritarraren erakusle, betoz bat egin egun eta bilgune gehiago”, borobildu du Zinkunegik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!