Mozio horretan, gainera, ibilbidearen balio historikoa kontuan hartuko duen trazadura berri bat egiteko eta Plazaolaren trazaduraren memoria errespetatzeko eskatu diogu Foru Aldundiari. Guzti hau herritarren benetako beharretara egokituz, erabiltzaileen segurtasuna bermatuz eta Urnietako Udalarekin lankidetzan arituta.
Urnietako EH Bildu Udal Taldetik, oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, lehendik ere erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko neurriak eta Plazaolako Trenbidearen jatorrizko ibilbidea kontuan hartua izan zedin azter lan bat eskatua bait genuen 2026ko otsailean mozio bidez.
Hau horrela eta Batzar Nagusitako EH Bildurekin elkarlanean, Urnietan adostutakoa oinarri hartuta, EH Bilduk Batzar Nagusietan ebazpen proposamen bat erregistratu du, Jasangarritasun Batzordean eztabaidatua izan dadin eta onartu ez gero Batzar Nagusiek bere egin ditzaten, Urnietako Udal Batzarrean adostutako eskaerak.