Gipuzkoako Harri Handien txapelketa, bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko aza. 3a, 08:54

Bertan behera geratu da datorren igandean Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan jokatzekoa zen Gipuzkoako Harri Handien txapelketako finala. Koronabirusaren bilakaera dela eta, Eusko Jaurlaritzak ez du txapelketa egiteko baimenik eman.

Eguerdian zen hastekoa lehia, eta hauexek ziren harri-jasotzaileen arerio:

  • 16/14 arroako (200/175 kiloko) laukizuzena.
  • 16/14 arroako (200/175 kiloko) zilindrikoa.
  • 12 arroako (150 kiloko) kubikoa.
  • 8 arroako (125 kiloko) bola.

Momentuz bertan behera geratu da txapelketa eta zaletuek ez dute harri-jasotzaileen jardunarekin gozatzerik izango. Nolanahi ere, ez dute baztertzen, egoerak hobera egingo balu, beste dataren batean antolatzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!