Eguerdian zen hastekoa lehia, eta hauexek ziren harri-jasotzaileen arerio:
- 16/14 arroako (200/175 kiloko) laukizuzena.
- 16/14 arroako (200/175 kiloko) zilindrikoa.
- 12 arroako (150 kiloko) kubikoa.
- 8 arroako (125 kiloko) bola.
Momentuz bertan behera geratu da txapelketa eta zaletuek ez dute harri-jasotzaileen jardunarekin gozatzerik izango. Nolanahi ere, ez dute baztertzen, egoerak hobera egingo balu, beste dataren batean antolatzea.