Mugikortasun jasangarriaren inguruko erakusketa ikusgai, igandera arte

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko aza. 4a, 12:25

Tolosaldeak dituen mugikortasun-erronka nagusiak azaltzen ditu Joxe Arregi plazan jarritako erakusketak. Horrez gain,  mugikortasun  jasangarria sustatzen duten esperientziak eta praktika onak ezagutarazten ditu, plazan jarritako zortzi panelen bidez. Azaroaren 2an jarri zuten erakusketa eta igandera arte, azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai.

Herritarrengan kontzientzia piztea da Tolosaldea Garatzen-ek antolatutako erakusketa honen helburu nagusia, baita eredu berriak barneratzen laguntzea ere. Pertsonak bizitzaren, ekonomiaren eta gure kaleen erdigunean jarriko dituen mugikortasunaren garrantzia azpimarratzea da, finean, ekimenaren helburu nagusia.

Erakusketa ibiltaria da orain Zizurkilen jarrita dagoena. Tolosan, Baliarrainen eta Ibarran egon da ikusgai eta Zizurkilen geldialdia egin ondoren, Altzon jarriko dute, azaroaren 15era arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!