Herritarrengan kontzientzia piztea da Tolosaldea Garatzen-ek antolatutako erakusketa honen helburu nagusia, baita eredu berriak barneratzen laguntzea ere. Pertsonak bizitzaren, ekonomiaren eta gure kaleen erdigunean jarriko dituen mugikortasunaren garrantzia azpimarratzea da, finean, ekimenaren helburu nagusia.
Erakusketa ibiltaria da orain Zizurkilen jarrita dagoena. Tolosan, Baliarrainen eta Ibarran egon da ikusgai eta Zizurkilen geldialdia egin ondoren, Altzon jarriko dute, azaroaren 15era arte.