Fraisoro eskolak emandako produktuak gehitu dituzte elikagai-sortetan

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko aza. 5a, 11:47

Fraisoro eskolako kideek euren eskolan ekoitzitako produktuak eskaini zizkien Zizurkilgo Udalari.

Gizarte zerbitzuetako kideek, esker onez hartu zuten eskaintza, beharrean diren familiei lagundu ahal izateko. Beharrean diren herritar horiei banatzen zaizkien elikagai sortak osatu dituzte azken egunotan, Fraisorotik iritsitako patata, porru eta kalabazekin.

Honenbestez, Fraisoro eta Udalaren arteko elkarlanari esker, sorta osatuagoa jasoko du oraingoan Zizurkilgo hainbat familik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!