Aldaketak, Zizurkilgo ikastaro eta jardueretan

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala

Azaroaren 6ko Dekretuaren ondorioz, Zizurkilgo ikastaro eta jardueretan hainbat aldaketa izan dira. Zenbait jarduera bertan behera geratu dira eta beste hainbatetan neurri berrietara egokitzeko moldaketak egin dituzte.  Jarraian, informazio osoa:

 

- BERTAN BEHERA geratu dira hurrengo ikastaro eta jarduerak:

* Eskola kirola.

* Kirol eskolak (Danena Futbol, Danena Txirrindularitza, Ziotza Pilota Eskola).

* Intxaur pilotalekuko erreserbak.

* Bukalai dantza eskola.

* Gaztetxoei zuzenduriko dantza moderno ikastaroa.

 

- 6 PERTSONAKO TALDETAN banatuta eskainiko dira hurrengo ikastaroak:

* Forman jar zaitez.

* Zumba.

* Pilates.

* Yoga.

* Emakume pilotari.

* Helduei zuzenduriko gimnasia.

* Helduen yoga.

 

- %40ko AFOROAREKIN antolatuko dira honako ikastaro hauek:

* Patchwork.

* Emakume zirkuloa.

* Eskulanak.

* Umeen antzerkia.

* Sabel dantza.

* Dancehall.

* Gaztezulo.

 

- LOATZO MUSIKA ESKOLAK bere ohiko jardunarekin jarraituko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!