Azaroaren 20an hasiko da Euskaraldia. Ekimenean izena eman dutenek, dagoeneko eskuragarri dituzte Ahobizi eta Belarriprest txapak.
Zizurkilgo Udal Bulegoetan jaso daiteke txapa, 08:00etatik 15:00etara eta Plazida Otaño liburutegian, 16:00etatik 20:00etara.
Bestalde, gogoan izan oraindik ere zabalik dagoela izena emateko aukera. Internet bidez, izenematea.euskaraldia.eus gunean oso modu errazean egin daiteke eta nahiago izanez gero, Zizurkilgo Udal Bulegoetan ere eman daiteke izena.