Iker Urruzola alkateak mezua zabaldu du Covid-19aren inguruan. Gaur arraltsaldean eta bihar goizean egingo diren PCR probetan parte-hartzeko gonbita luzatu die horretara deituta dauden herritarrei. Bide batez, gogoan izan ditu pandemiaren eraginez gehien sufritzen ari diren herritarrak eta, beharra izanez gero, Udala laguntzeko prest dagoela gogorarazi du.