Mintzalagun bila

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko aza. 17a, 10:29

Euskaldun zaharra zara eta goiz batean tarte bat baduzu euskaraz hitz egin nahian dabilen herritar-talde bati laguntzeko? Hala bada, dei ezazu 943691012 zenbakira edo jo ezazu Zizurkilgo udal-bulegoetara, Zizurkilgo hirukote jator bat zure zain baitaukazu.

Egoera berezi honetan, Mintzalagun proiektuan euskaraz mintzatzeko laguntzaile gabe geratu da euskara ikasten dabilen hiru pertsonako talde bat.

Izena ematea erabakiz gero, zer egin beharko zenuke? Asteko goiz batean, ordubetetxo batez, aisialdi-giroan, hirukote horrekin elkartu eta denok elkarren artean euskaraz hitz egin, besterik ez.

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai 943691012 zenbakira (4. luzapena), eta gustura emango dizkizugu azalpen guztiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!