Diru-laguntzen inguruan hitz egiteko bildu dira Udala eta herriko ostalariak

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko aza. 17a, 10:33

Atzo arratsaldean bilera egin zuten Zizurkilgo Udaleko kideen eta ostalarien artean. Ostalariak azken hilabeteotan bizitzen ari diren egoera gogorra xamurtzeko asmoz, diru-laguntza lerroa prestatzen ari da udala, eta ostalariak deitu zituen informazioa eman eta haien eskaerak entzuteko.

Aforo eta segurtasun neurriak betetzeko, bi taldetan banatuta bildu ziren herriko ostalariak eta udaleko kideak. Udalaren proposamenak entzun, eta euren kezkak azaltzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Udalak eskerrak eman nahi dizkie bilerara gerturatu ziren ostalariei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!