Danok Danenaren emaitza bikainak

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko aza. 23a, 09:53

Aurreko asteko larunbatean, azaroaren 14ean, Espainiako Absoluto Mailako Txapelketa burutu zen A Coruñan. Ekaitz Cortajarena eta Mikel Alvarez, Danok Danenako bi pultsulariak lehiatu ziren bertan. Ekaitzek 61 kilo kategorian hartu zuen parte; 2. postua lortuz bai arrankadan bai total olinpikoan eta 3. postua bi denboratan. Mikel Alvarezek 73 kilo kategorian aritu zen, kategoria zailena eta 3. postua lortu zuen, bai arrankadan, bai bi denboratan, bai total olinpikoan. Bere aurretik sailkatu ziren beste bi pultsulariak nazioarteko mailan lehiatzen dira.
Beraiekin lehia bizian  aritu diren horietako batzuk horretan aritzen dira, dedikazio osoz,  beraz, bikaina da biek egindakoa eta emaitza onak lortutakoak, biek  lortu baitzuten beraien  aurtengo  markak hobetzea. 
 
Igandean Jon Kepa Cortajarena San Fernandon (Cádiz) aritu da, 17 urtez azpiko Espainiako txapelketan.
 
Urteari amaiera emateko, abenduaren 12an Espainiako Taldekako Txapelketan izango da taldea aurtengoan ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!