Aldaketak udal zerbitzuetan, datozen egunotan

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko abe. 2a, 12:50

 

Euskararen eguna da bihar eta asteartea ere jai eguna da. Jai-egun eta zubiz betetako egunotan, aldaketak izango dira Zizurkilgo udal zerbitzuetan:

Udaletxea eta udal bulegoak

Bihar, euskararen eguna, udal bulegoak eta udaletxea itxita egongo dira. Ostiralean, zubi, udal bulegoetan eskainiko jendaurreko arreta, 09:00etatik 12:30etara. Astelehena ere zubi eguna denez, ordutegi berean eskainiko dute arreta, baina udaletxean. Asteartean berriz, jai eguna izanik, itxita.

 

Udaltzaingoa

Jai-egun eta zubiak direla eta, ostegun, ostiral eta larunbat honetan ez da Udaltzaingoaren zerbitzurik izango Zizurkilen. Astelehenean, 09:00etatik 12:30etara eskainiko dute zerbitzua.

 

Liburutegia

Plazida Otaño liburutegia itxita egongo da abenduaren 3tik 8ra.

 

Atxulondo eta Iriarte

Atxulondo eta Iriarte Kultur etxeak itxita egongo dira abenduaren 3tik 8ra. Beraz, kultur ikastarorik ez da izango.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!