Haizearen Egia filmaren emanaldiaren ondoren, mahai ingurua ere egingo dute. Pelikularen ekoizleak, Frente Polisarioaren Gipuzkoako ordezkaria eta elkarte desberdinetako ordezkariak arituko dira solasaldi horretan.
Ekain Albite zinemagile zumaiarra da filmaren egilea. Filmak 20 urteko Tahar gaztea du protagonista. Euskal Herrian bizi bada ere, familia Tindufeko errefuxiatuen eremuan du, eta aita hilzorian dagoela esango diote. Saharar gaztea etxera itzuliko da, eta aitaren gorputza garbitzen duen bitartean (musulmanen usadioa), iraganeko oroitzapen eta kontraesanei aurre egin beharko die.