Kirol Asteburua iristear da

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko abe. 15a, 18:37

Abenduko Zer Ote?n aurreratu bezala, Kirol Astea izango dugu abenduaren 19 eta 20an:

 

  • Abenduaren 19an, larunbatean, ume-jolasak egingo dira herrian zehar, herriko elkarteen laguntzaz. Eguraldiaren arabera, zehaztuko zaizkie jolas-eremuak izena eman dutenei.
  • Horren ostean, larunbatean bertan, arratsaldeko 16:00etan, Gipuzkoako Taldeen Halterofiliako Txapelketa jokatuko da Intxaur frontoian. Anima ditzagun Danok Danena elkarteko gure ordezkariak!!!
  • Eta, azkenik, igandean, abenduaren 20an, "MENDI BILUZIA, Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoera" filma ikusi ahal izango dugu 19:00etan, Arantzazuko Amaren Elizan, Alex Txikon bertan dela. Emanaldiaren aurretik, posterrak sinatzen arituko da, eta, hortaz, etorri zurea jasotzera!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!