3 neurtzaile behar dira, eta bi asteko kontratua egingo zaie hirurei. Horren truke 150 €ko ordainketa egingo zaie, eta, EHUn matrikulatuta badaude, 25 orduko kredituak ere eskuratuko dituzte.
Izen-ematea irekita egongo da maiatzaren 5etik maiatzaren 7ra bitartean.
Izen-ematea udal bulegoetara bertaratuta edo 943691012 telefono-zenbakira (4. luzapena) deituta egin daiteke.
Hautagaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte deialdian izena eman ahal izateko:
- Zizurkilen erroldatuta egotea
- Euskara jakitea