Jokabide onartezina

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021ko eka. 14a, 11:57

Ekainaren 13an, igandearekin, zaborrez beterik esnatu zen Zizurkilgo hainbat txoko. Joxe Arregi plazan eta Motzane inguruan, besteak beste, irudi lotsagarriak ikusi ziren. Zaborra eta zikinkeria bazter guztietan.

 

Ez da hau lehen aldia izan, gainera. Sortutako hondakinak bildu eta modu egokian kudeatzea guztion ardura da. Herriari, herritarrei eta inguruneari errespetu eta begirune gehiago zor zaie. Zizurkilgo Udalak irmoki salatu nahi ditu gisa honetako jarrerak, eta arduraz jokatzeko deia zabaldu nahi du.

Jokabide hau onartezina da!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!