Hondakinen kudeaketa txukuna egitea guztion ardura da

Erabiltzailearen aurpegia
Herritar batek argazki hau helarazi digu. Otaño inguruko edukiontzien gunean, hondakin ezberdinak utzi ditu norbaitek, lurrean.
Gaur goizeko irudia da, baina ez da Zizurkilen horrelakoak ikusten diren lehen aldia.
Hondakinen kudeaketa txukuna egitea guztion ardura da. Herria txukun eduki ahal izateko, ezinbestekoa da arduratsu jokatzea.
Izan gogoan, Elbarrenan aldatu egin zela hondakinak ateratzeko egutegi eta ordutegia. Martxotik aurrera, honakoa da hondakinak ateratzeko ordutegia:
  • Ontziak goizeko 08:00 baino lehen atera behar dira.

  • Errefusa asteazkenetan biltzen dute; organikoa astearte, ostiral eta igandetan, eta traste handiak ostiraletan.

  • Traste handiak atera baino lehen, nolanahi ere, beharrezkoa da 943 67 62 16 telefono zenbakira deitzea. Errefusaren kasuan, aparteko beste bilketa bat ere egingo zaie larunbatetan, sortzaile bereziei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!