Mintzapoza tonbola, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021ko ira. 28a, 10:17

Asteazkenean, irailaren 29an, MINTZAPOZA TONBOLA jarriko da Joxe Arregi plazan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Mintzalagun proiektua zer den jakinaraziko da bertan, herrian talde batzuk badaudela adieraziko da eta euskaldun zahar zein berriak proiektuan parte hartzera animatuko dira. Gainera, izena eman nahi duenak aukera izango du horretarako.

 

Gurutzegrama bat emango zaie mahaira gerturatzen diren guztiei, eta betetzen duten guztiei boleto bat emango zaie, doan. 70 sari banatuko dira, batzuk oso potoloak, gainera: 2 lagunentzako gaua nekazalturismo batean, poltsak, kantinplorak...

Asteazkenean, beraz, 19:00etatik 20:00etara, hitzordua dugu Joxe Arregi plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!