Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko azken egunetan sartu gara

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021ko aza. 16a, 11:17

Larunbatean amaituko da Teodoro Hernandorena ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Urteurren berezia dugu, gainera, aurtengoa, bigarren hamarkada bete baitu gure ipuin-lehiaketak!

Denok animatu nahi zaituztegu, haur, gazte, heldu zein adineko, lehiaketaren historian zuen arrastoa uzteko. Hortaz, badakizue, oraindik lanik prest ez baduzue, hartu arkatza eta papera edo ordenagailua, eta utzi zuen irudimenari hegan egiten. Ikusiko duzue zein gustura geratuko zareten, eta zenbateko mesedea egingo dizuen barrunbeak husteak.

Atzerako kontaketa abian da jada, eta epaimahaikideak prest ditugu zuen lanak jasotzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!