Autozainketarako tailerra aurkezteko hitzaldia, asteartean

Erabiltzailearen aurpegia

Etxean gaixorik edo ezinduta dauden pertsonen zaintzan dabiltzanei zuzendutako tailerrak antolatu ditu Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak. Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilgo herritarrei daude zuzenduta eta Saioa Garmendia adituak eskainiko ditu. Urtarrilaren 18an, asteartearekin, tailerrak aurkezteko hitzaldia eskainiko du Saioa Garmendiak Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean. 18:30etan hasiko da saioa

 

Autozainketan trebatzeko modu ezberdinak landuko dituzte saio horietan. Zaintza lanetan ari denak jasan ditzakeen arazo fisiko zein psikologikoak aztertu, eta irtenbide ezberdinak landuko dituzte tailer horietan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!