Lau eta erdiko Intxaur pilota txapelketaren aurretiazkoa martxan da. Bihar jokatuko dituzte azken partidak eta, bertan erabakiko da zein pilotarik lortuko duen txapelketan aritzeko aukera. Lehiakideen artean dago Ander Perurena pilotari zizurkildarra. 19:00etan hasiko dira norgehiagokak. Pilotaz gozatzeko aukera bikaina izango dugu Intxaur pilotalekuan. Datorren astetik aurrera, gainera, martxan izango dira Lau eta erdiko II. Intxaur txapelketa Abeletxe Saria-ko final laurdenak.
Eta igande honetan, beste kirol hitzordu bat izango dugu Zizurkilen. Izan ere, Azkartasunezko Gipuzkoako Sega Txapelketa jokatuko baita Nekola baserriko belazean. 18:00etan hasiko da lehia eta hauek izango dira parte hartuko duten kirolariak:
Emakumezkoen maila:
Gizonezkoen maila:

- Jugatx Agirre
- Irati Astondoa
- Alaitz Imaz
- Ainara Otamendi
- Maria Luisa Uzkudun
Gizonezkoen maila:
- Julen Gabirondo
- Suharri Irazustabarrena
- Jon Larrañaga
- Mikel Lizartza
- Iñigo Mercader
- Jon Otegi
- Iban Pardo
- Oier Urkola