Udalak elkartasun eta babes osoa adierazi nahi dio erasoa jasan duen neskari eta dituen baliabideak bere eskura jartzen ditu. Eraso honek beste behin erakusten du urrun gaudela jendarte parekide batetik ezinbestekoa dela feminismoaren bidetik urratsak ematen jarraitzea. Zizurkildar guztiei dei egiten diegu gaur Villabonako Errebote plazan, iluntzeko 19:30etan mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egitera, erasotzaileek gure jaietan eta gure kaleetan lekurik ez dutela ozen adierazteko.
Zizurkildar guztiei dei egiten diegu gaur Villabonako Errebote plazan, iluntzeko 19:30etan mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egitera