Llado eta Zizurkilen arteko senidetzea

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2022ko urr. 6a, 11:55

2014an senidetu ziren Zizurkil eta Llado herriak. Bi herrien harreman hori sendotu eta berresteko, ospakizun berezia egingo da urriaren 8tik 11ra. Urriaren 8an etorriko dira Lladoko bizilagunak eta, martxan jarriko da egun horietarako prestatutako egitarau oparoa:

 

Urriak 8, larunbata

19:00 Senidetzea berresteko EKITALDIA eta ONGI ETORRIA, Joxe Arregi plazan. Trikitilariak eta jan-edanak egongo dira.

Urriak 9, igandea

AZOKA eguna.

Urriak 10, astelehena

09:00 Amaiurrera BISITA, oroitarria eta museoa ikustera. Irteera Joxe Arregi plazatik. Aurrez izena eman gabe edonor joan daiteke, norbere kotxean

Urriak 11, asteartea

21:00 Senidetze AFARIA Zabala sagardotegian. Izen-emateak Iriarten eta Egarrin

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!