Gorpuzkinen lekualdaketak

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2023ko urt. 23a, 12:04

Zizurkilgo Udal hilerrian ondoren zehazten diren ehorzketak egin zirenetik 10 urte baino gehiago igaro direnez, Udala gorpuzkinak hobitik ateratzera doa. 2023ko otsailaren 23ra arteko epea ematen da senitartekoek gorpuzkin hauen lekualdaketa kudeatzeko. 

 

Aipatu epea igaro ondoren erantzunik jasoko ez balitz gorpuzkinak hobitik aterako dira ondoren hilobi orokorrera lekualdatzeko.

-Zizurkilgo Udal Hilerriko 1. Pasilloko 24. zenbakiko nitxotik 29ra dauden hildakoak (1998 eta 1999 urteetan ehortzitakoak).

Familiartekoei bakarkako jakinarazpena helaraziko zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!