Aurreko bi urteetan, pandemiak hala behartuta, kanpoan egin dira kontzertuak baina aurten, tabernetara itzuliko da. Urte guzti hauetan zehar Udalak antolatu eta mantendu nahi izan du gaur egun erreferentea bihurtu den Blues zaleen artean.
Horrela, aurrekoetan izandako arrakastaren bidetik otsailaren lehen asteburuan musika beltzaren hotsak entzuteko parada izango da Espainia, Galiza. Catalunya eta Euskal Herriko musikariekin. Beti bezala, sarrera doan izango da.
- 19:00 Johnny Bigstone& Sweet Marta. ATXULONDO
- 22:30 Itziar Yagüe. PASUS
- 24:00 Adrián Costa & Julian Maeso. EGARRI
- Ondoren DJ saioa: Blues, R&B, Rockanroll