Joxe Arregi plazaren aurrealdea itxura berria hartzen hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2023ko mai. 3a, 10:00

Atzo hasi zituzten eraberritze lanak Joxe Arregi plazaren aurrealdean. Bulandegi kalearen birgaitze lanen barruan sartzen dira orain egiten ari diren hauek eta dagoeneko antzematen da zein itxura izango duen aurreratzean.

Lanek irauten duten bitartean trafikora itxita egongo da zonaldea. Ugare aldeko errepidea bi norabidetan jarri dute lanek iraun bitartean. Lanek 3-4 egun irautea espero dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!