Zizurkilgo Udalak irakurle taldeari utzi dio Korrikaren lekukoa

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2024ko mar. 19a, 21:32

Zizurkilgo Udalak beste urte batez bat egingo du Korrikarekin larunbatean.

 Zizurkilgo Udalak Korrika babesten jarraitzen du. Eta beste hainbatetan egin bezala, bere lekukoa, euskarari lotutako talde bati uzteko hautua egin du. Oraingo honetan euskarazko irakurketa taldeari eskaini dio. Talde honek, urte batzuk badaramatza solasaldiak egiten hilero eta euskal literaturako hainbat idazle herrira gerturatzen. Keinu honekin aurrera jarraitzeko indarra eman nahi die Udalak. Eurekin batera izango da Udalaren kilometroan Maite Amenabar alkatea.

Horrez gain, Zizurkilgo Udalak herritar guztiei korrikaz eta Korrikaren aitzakian herriko batzordeak osatu duen egitarauaz gozatzeko deia egin nahi die.

Gora Zizurkil euskalduna! Gora Korrika!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!