Plaza Etxeberri taberna-jatetxearen ustiaketa esleitzeko lehiaketa ireki da

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2024ko eka. 5a, 15:26

Zabalik da, jada, Plaza Etxeberri jatetxea ustiatzeko ostalaritza-zerbitzuak emateko prozesua. 

 

Udalak, proiektu honen bitartez, tokiko eskaintza gastronomikoa suspertzea eta dinamizatzea du helburu, bizilagun nahiz bisitarientzako topagunea eta gozamena eskainiz.

Jatetxearen irekierak herriko ekonomia-jarduera bultzatzeaz gain, herritarren bizitza sozial eta kulturala ere sustatuko du. Zizurkildar zein bisitariek bertako gastronomiaz gozatzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko gunea izango da Plaza Etxeberri.

Maite Amenabar alkateak ostalaritza sektoreko enpresa eta ekintzaile guztiak gonbidatu ditu deialdi honetan parte hartzera, proiektu honek Zizurkilen garapen ekonomiko eta sozialerako duen garrantzia azpimarratuz: “aukera paregabea izango da gure herria biziberritu, guztiok elkartzeko beste gune bat izan eta, aldi berean, turismoa eta tokiko kultura sustatzeko”.

Oinarriak eta prozesuan parte hartzeko behar den informazio guztia Euskadi.eus atariko kontratatzailearen profilean eskura daiteke, ondorengo esteka honetan: labur.eus/kontratatzailearenprofila

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!