Kuttuna Haurreskolako umeek jolaserako eta gozamenerako gune berria dute. Udalak hartutako konpromisoa betez, haurreskolako jolas-parkea berritu da, hezkuntza zerbitzua hobetzeko eta txikienen garapen integrala sustatzeko helburuarekin.
Eremu berriak haurrei modu seguruan eta atseginean jolasteko aukera eskaintzen die, haien mugikortasuna, sormena eta gizarte-harremanak bultzatuz. Parke berria eraikitzeko, 33.892 euroko aurrekontua bideratu da.
"Udalak hezkuntza zerbitzua hobetzen jarraituko du, haurrek kalitatezko eta seguruak diren espazioetan hazteko aukera izan dezaten", azpimarratu du Maite Amenabar Alkorta alkateak.