Bigarren itzuliari ekingo dio Zurruteko lehen taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2025eko azaroaren 11

Artxiboko irudia

Andoaingo Zurruteko lehen taldea gizonezkoen 2. mailan jokatzen ari da eta lehen itzulia hirugarren postuan amaitu du.

Partida bat gutxiago dute, gainera, baina oraindik zehaztu gabe dago Luberriren aurkakoa noiz jokatuko den. Larunbat honetan Allurralden jokatuko dute Karlatzen aurka, 20:00tan hasita.

Zurrut klubak badu bigarren taldea eta horiek 3. mailan jokatzen ari dira. Aurreko larunbatean Zarautz gainditu zuten, Andoainen (61-57). Larunbatean Hernanin dute partida, 16:00tan hasita. Sailkapenean parez pare dira bi taldeak.

Atal propioa Aiurri.eus webgunean, kirolen atalean

Aurrerantzean, Zurrut saski talde guztien jarraipen zehatza egin ahal izango da Aiurri.eus wegunetik. Emaitzak, ordutegia eta sailkapenak bertan kontsultatu ahal daitezke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!