Kultur Asteari hasiera emateko, Laguardiako upategira irteera.
08:30 Irteera, plazatik autobusez.
10:30 Laguardia herrian geldialdia eta bisita librea.
13:30 Fernandez de Pierola bodegan barrena bisita gidatua.
14:00 Bazkaria, bodegan bertan.
Menua
-Balailao rebueltoa tomate saltsarekin.
-Perretxiko eta odolkiz betetako piperrak.
-Txistorra nafarroar erara.
-Patatak errioxar erara.
-Txuletilak sarmientotan erreta, pikillo piperrekin.
-Esne torrada, jogurt krema eta mugurdiekin.
-Kafea.
Guztia, bodegako ardo ezberdinez lagunduta.
Irteeraren kostua: 40 euro.
Izen-ematea: Izena emateko azken eguna azaroak 10 izango da. Herritarrei zuzendutako ekintza denez, epea bukatzean, tokirik balego, Larrauldik kanpokoek ere izena emateko aukera izango lukete, autobusa osatu arte. Erreserba egiteko, Katillu Txulo elkarteko kontu-korrontean egin behar da diru ekarpena.